anarxista.
Anarquista.
Lehenago erran dugu nola behin Parisen anarxista bezala, zer nahi txarkeria egin zuelakotz, betiko galeretarat kondenatu zuten.
HU Aurp 45.
Ravachol hil dute: bainan anarxisten sudurrik nehork ez du han ikusi.
Ib. 46.
Sozialista, anarkista ta beste Kristogandik aldenduta dabiltzan izen ta asmo berriko gizonak.
Ag Serm 411.
--Badakik zer merezi duen? --Anarkista bat oipian sartzia.
Iraola 59.
Sindikalistak onetan anarkistakandik urrun dabiltzanik eztot uste.
Eguzk GizAuz 87.
Eta iñork anarkista izan nai badu, nork galerazi lezaioke?
Vill Jaink 187.
Anarkista bazkunean ezarri dau bere izena.
Erkiag BatB 183.
Ez daitela anarkisten sailleratu, ez daitela aldra orretakoekin adiskide izan.
Ib. 174.
Anarkista orri lepoa biurrituko diot.
Lab SuEm 177.
Komunistak, anarkistak eta nik al dakit zer giza-jende edo zer ziran ere...
AZink 55.
En DFrec hay 31 ejs. de anarkista, todos meridionales.