1.
laguntxu.
Dim. de lagun (ref. a niños).
Akusatzen naiz Jauna, txikitxoa nintzala egin nuela laguntxo batekin onelako edo bestelako loikeria bat.
Mg CC 136.
Maria [...], iru urte bakarrik zituanian, utzirik etxea, gurasuak, aideak ta laguntxo guziak, juan zala Jerusalengo Tenplora.
Ag Serm 294s.
Naiago eban jolastu edo olga Lamiarango laguntxoakaz.
Echta Jos 33.
Semea Ibarreragino bidali zuen [...] ta zortzi bat laguntxo uxta berean jarraiki zitzaizkien.
A Ardi 63.
[Jesusi ikustaldi bat egitera dijoan ume baten otoitza.] Zu poztutzera nator. Ni zure laguntxo leiala naiz.
ArgiDL 80.
Baina non duzue laguntxoa [...], arbolara igo nuen haurtxo hura?
MEIG IX 105.
v. tbn. Yanzi 114. Laguntxu: Altuna 49. Erkiag Arran 57.
(No ref. a niños).
Nire laguntxoak artzaiñari deutse / jarraitu.
AB AmaE 365 (ref. a un grupo de cazadores).
--Ara, abek ere laguntxo on batzuek badaude. --Zer? --Bariak, jauna. [...] --Turmoiak jo du ta beriala azaldu dira.
Sor Bar 62.
Bagagoz [...] potin txiki baten lau laguntxu berdeletan. [...] "Gizonak, zer izan da au?".
Ag Kr 89.
Ara. Badet nik laguntxo bat. [...] Idazten asten danean, luma biurritzen zaio ta [...].
Ldi IL 84.
(Como eufemismo de 'novio').
"Amigo íntimo. Gure neskatilliak primeran pasatzen dau bere laguntxuekin
"
Elexp Berg.
Kerman gei egoan, Zuriñe ere gei. [...] Aldameneko laguntxua topau nai eutsan alaba ainbakoari ama zoli [...] arek.
Erkiag Arran 89.
Oso egoki izan oi don olakoetan [...] gurasoak eurak [...] laguntxu egoki berebizikoa begiz jo [...] ta erdi-eskuratutea.
Ib. 108s.
Kalean, ikastolan [...], zuen laguntxoa, zuen "andregaitxoa" edo "senargaitxoa" badezute.
MAtx Gazt 29.
2.
Persona (en un contexto de poca gente).
Ta, saioa amaitzean, zuzendari jaunak, entzule ziran iru-lau laguntxoai begira ta naikoa arpegi illunez, au esan eban.
Etxabu Kontu 48.
Pamilia txikia gelditu giñan, iru laguntxo bakarrik.
BAyerbe 90.