Inanimado.
Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakegu are bizigabeak ere edermiñik badutela.
Ldi IL 125.
Materia bizigabearen eta leenbiziko bizidunen artean.
Vill Jaink 63.
Lizardik berak, esanak esan, alderantziz jokatu zuen lirikan bertan izaki bizigabeak bizten eta "nortzen" saiatu zenean.
MIH 264.
Ezin-ukatuzko ezberdintasuna badute, haatik, behar bezala ulertzen badugu: bizidun/bizigabe-en artekoa.
MEIG VI 174.
BIZIGABEKO.
Inanimado.
Agiri dirian gauza bizidun ta bizi bagako guztiak.
fB Ic III 291.
Bostgarrenean Jainkoa gauza bizi gabekoetatik bizikorretara igaro zan.
Lard 1.
Kizkin mamian dauden atalak batzuk bizidunak dituzu, bestetzuk ordea, bizi-gabekoak.
Zait RIEV
1933, 65.
Jaungoikoaren beatzetik zintzilika dabiltzala bizidun eta bizigabeko danak.
TAg Uzt 251.
Baiña olako adimendua landareetan ere ezagun da, eta bai bizi gabeko arri ta meatzetan ere.
Vill Jaink 73.
Izaki bizidunak berez sortzen zirela lurretik edo bizigabeko materiatik.
Ib. 62.