gas-ual.
Gasóleo.
Oroagindu onen bitartez, errekiñak, gasolina eta gasoil arautze lanak egingo ditugu.
EAEg 18-3-1937, 1307.
An ez zegoan oe-anketan "gas-ual" poturik!
Anab Aprika 49.
Ekarrikoa emen utsitu, / atzera barrira doaz, / lengo moduan preparatuta / gasoil, jan eta uragaz.
FEtxeb 205.
Gasolina edo gasoila erretakoan.
Ostolaiz 34.
Kotxe bat gelditzen da karburadorerik gabe, ez gasoil eta ez txispa.
Albeniz 255.