Transformar(se), transfigurar(se).
Sei egun buruan Kepa, Yakob ta Yon, aren anaia, Iesuk aldera artu ta berekin mendi garai batera daramatzi. Ta aien aurrean antzaldatu zan.
Ol Mt 17, 1s (Or MB 200, IBk, IBe antzaldatu; Lç, Hual transfiguratu, He tranfiguratu, TB berziruditu, Ur bestiruditu, Dv itxuraldatu, Ip ütxüraz khanbiatü, Ker irudiz aldatu
).
Baratz ori bezela, euskera ere antzaldatuko da.
Or Y
1933, 411.
Jendeak, aboz-abo eta denboraren urra-lanarekin batez ere, gertakizunak nahastu ta antz-aldatzen ditu.
Etxde JJ 16.
Ez egurrezko su alaiaren garrez baina izaerazko suaz, lurra, haizea eta ura antzaldatzen eta moldatzen dituena.
Mde HaurB 8.
Antzaldatzen dezu maiz / zure arpegia; / osoa, dirudizu, / buru soil guria.
E. Igartza
Olerti 1960, 142.
Aztikeriz, Uliseren lagunak antzaldatu zitun Kirkek.
Ibiñ
Virgil
56.
Madariondoa txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen.
Ib. 83.
Barruan bildurik antz-aldatuta lez dago otoitzean.
Onaind STeresa 110.
Gaur olaxe dago, naiz lendik zerbait antzaldatuta egon.
Insausti 64.
Europako hizkuntza landuek joskera ere, batzuek besteen antzera eta guztiok latinaren arabera, antzaldatu dute.
MIH 252.
Zirkuko jauzi eta jirabira harrigarriak, zezenen gisa, ez lirateke ume-jostaketa atseginak besterik, arrisku eta heriotz-usaiak antzaldatuko ez balitu.
MEIG I 169.
(Part. en función de adj.).
Poetek sumatzen duten goi-mundu antzaldatu ori.
Vill (
in
Gand Elorri 12
).
Ez dute, eginahalak egin arren, Lizardik utzi zigun baso antzaldatua soilduko.
MIH 175.