taksi,
taxis,
tasi,
tasis.
Taxi.
Biontzako artu zuten "taxis" delako automobil bat.
Alt LB 69.
Ez balinbadakite biderik, taxi bati hel egiten die.
JEtchep 80.
Egun guzirako taxis bat artuko diagu.
Auspoa 107, 78.
Ez zan azaldu. Taksi bat artu bear.
Anab Aprika 13.
Taxi batean huntzira ginoazalarik, ikusgarri zan gure ezkerrean Bilboko ibaia.
Osk Kurl 124.
Taxi batean sartu ta an doaz epaitegira.
Erkiag BatB 197.
(Auto baten turuta entzun bedi) Taxi! Taxi! (Autoa gelditu dan otsa nabari da).
Lab SuEm 192.
Txarri-erdia gizon antzera jantzi dabe [...], eta Pausuko automobill-taxisean sartu mesedezko pasaporte-papelakin.
Alzola Atalak 56.
Taxisak umea zapaldu dabela? ba arek, umeak taxisa zapaldu dabela.
Abeletxe GaziG 91.
Tasis bat artzea.
TxGarm BordaB 140.
Bere aizta bi etorri ziran tasi baten.
Gerrika 142.
v. tbn. Zendoia 51. Tasis: Alkain 30. Gerrika 167.