Azpisarrerak (sarrerak) (239)
agurka.
1. Adorando; reverenciando. " Agurka haritu, hacer reverencias demasiado humildes (Darric)" DRA .
Buru has guziak dagozkola agurka, hura bere jauntzat harturik. He Phil 68. Jendea, erreleki / hoieri inguruz, / Zeinatuz paratzen zen / ukhurturik buruz. [...] Ez gaituk, ez, agurka / hiri buruz ari; / Bainan hik bizkarrean / deramakanari. Zby RIEV 1908, 760. Gure arteko dantzetan, andrea ez-ta, gizonak nai duan bezela uki, bulka, tira, itzulka ta estutu egin oi dan jostailua, baizik agurka, burustuz ta zapiaren puntta-punttaz bakarrik alderatu oi dan erregiña. Lh Yol 31. Inazio bere aintzindari-arropan, belhaun bat lurrari, apezpiku bati agurka. JE Ber 60. Guziok agurka, guziok goreska, guziok illetari; alako gizonik gutxi zala, ari euskerak onenbeste zor ziola. Ldi IL 104. Orregan dituzu goiz-goizetik ibilaldi luze-luzeak eginik; zurezko gurutze lodiak soñean eta bidean Andre-Denari agurka eta kantari! FIr 163. Arek uste izan zun, bera zan bezelako zalduntxo aundizkia, agurka ta bizkar-auspezka artuko zuela baserri artan. TAg Uzt 199. Gaur zorion pilpiran agurka nagozu, / Ez bakarrik ukurtuz, bainan belauniko: / Zure apez eskua altxatzen baituzu, / Jainkoaren gozoa nitan ixurtzeko. Iratz 144. Amets huntan iguzkia, ilhargia eta izarrak agurka ari zauzkidan! Zerb IxtS 25. Artzainak ziran bakarrak ethorri / Bethlehemerat agurka zuri. "Artzainen khantua" (ap. DRA). Danok agurka aurrerapenak / sortu duan indarrari. Olea 280. Zuur ta zeatz begiratzen dio bere izen onari; eta aren ondoren agurka ta erreguka dabiltzan guzti oietatik [...]. "De cuantos la sirven y la solicitan" . Berron Kijote 139. Beti erregaliren batzukin, loxintxaz, agurka, buru-makurka, nagusiaren eder nola egin ezin asmatuz. Ataño TxanKan 27.
2. (AN-gip ap. Garbiz Lezo). Saludando (tanto en la despedida como en el encuentro). "Saludando" Garbiz Lezo 155.
--Zer esan gura dau Aguriak? --Aguriak, Ai guria, [...]. Baita beste gauza bat bere, Agur-ia; agurika [sic] daguala lurra itxi biar dabelako laster. Mg PAb 173 (Azkue en su edición traduce "diciendo agur"; parece ser variante creada para justificar la etimología). Hamar gizon tieso badohaz lerroan; / Zenbeitek kapa dute ageri besoan; / [...] / Ezpatako bezala, lehenak agurka, / Gorthetan dituztenak axkide milaka. Hb Esk 219 (en una descripción de uan corrida de toros). Gizon bat dohanean eskriben etxerat / Ezdu lehen aldian thurik bisaiarat; / Eskuak murruskatuz, handizki emana, / Heldu zaio agurka nahi duen yauna. Ib. 208. Ikusi nai zuben / jende dana nun zan, / pañueluakiñ atzetik / agurka jardun zan. PE 116. Bidezkoari sudur oialakaz agurka. Ag Kr 115. Erritar, ezagun, adiskideak alkarri eutsika kaixioka, galdezka ta agurka. Ag G 180. Itzaliak ziren leihorrean agurka ari ziren jende maiteak. Zerb Metsiko 54. Tellatuan dagoan ta neuri agurka daragoion usotxoa begira nago. EEs 1928, 12. Eskar egin gustiei ta jun zan agurka / Pozez beterik beren belbillan sartuta. Enb 207. Emakume bala-lotzaileek inguratu zuten agurka [Yaun Erraimun]. Iguzu eskua, zioten. Or Mi 88. Irten zitzaien bidariai ongi-etorrika ta agurka. TAg Uzt 154. Ezpain-ondoetatik irriparrea zeriola jardun zitzaien eskuzapiakin agurka. Ib. 261. Agurka eta deika / Ari zaitzu lohiz, minez beterik, / Agurka eta hil-oihuka / Euskaldun-arima. / Zato laster, zato, Ama! Iratz 191. Eliz-atera bidelaguntzen / pralleak, azken-agurka. SMitx Aranz 187. Aingeru gaiztoak zirika, ta, arek aldegin zunean, Aingeru askok agurka. Or QA 57. Ta asi ziran agurka: Agur, Yuduen errege. " Et coeperunt salutare eum" . Ol Mc 15, 18 (Leon, Or, IBk, IBe agurka; He salutatzen, Dv khurka ). An ioiazan mendi-alderantz [...], euren baserri maiteari agurka. Bilbao IpuiB 212. Don Pauliñori be ez uste berba onez eta agurka bidera urten eutsonik. Ib. 124. Agurka, kaixioka, esku-joka ta lepo-igurtzika jarduten dabe gazte ta zaarrak. Erkiag Arran 189. Trenan zijoala agurka aritu zitzaion euskal lurrari ta euskal jendeari. AZavala ( in Goñi 11 ). Txorien kantak ere, asko izan arren eta txorro-txio alaiean agurka ari egun jaio-berriari. Berron Kijote 98. Bere umezaroko lagunik kutunena [...], betiko bear ba-da, agurka. Onaind STeresa 32. Batzuk abesten eta beste batzuk guri agurka be bai. Gerrika 78. Udaberrian etorri arte / txoriak kantuz agurka. Insausti 258. Teatroan bageunde, hor ikusiko genituzke orain agurka, oihala altxatzean. MEIG I 129.
Cf. infra (3).
Ai ori astoaren / ibilte-modua! / Guziari agurka / darabil burua; / fantasietarako / joan zaio gogua, / ia ez du urruti / iltzeko ordua. Noe 69. "Frantxisku, / kontu zaldiyari". / Erresponditu niyon: / "Agurka da ari, / ez natzaio piyatzen / alimaliyari". Ib. 62. [Astoa] agurka ta errenka / nolabait abia, / buruak zirudian / olako gabia; / ateratzen ezpadu / ibilte obia, / denbora gitxiko du / oraingo jabia. Ib. 68.
3. "(L-ain, BNc), dando cabezadas de sueño" A.
Ipuiez asper-bage illoba aspertua / loak menderatzen du agurka burua. "El nieto es dominado por el sueño y está haciendo reverencias con la cabeza" . Or Eus 131.
4. (Sust.). "Reverencia, saludo" Bera.
Eguzkia sartaldera izkutatzean, "agur" esaten zaio. Toki batzuetan agurka luzeagoa egin oi diote esanaz: "Eguzki amandrea badoia bere amangana, biar etorriko da denpora ona bada". JMB ELG 79.
AGURKAN. "(S), à se faire des saluts" Lh.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper