konprendi-arazi,
konprenierazi,
kunprenierazi,
konprendiazi,
konpreniazi.
Hacer comprender.
Deklaratzen eta konpreniaratzitzen zaroelarik Kristok pairatu izan behar zuela eta hilletarik biztu behar izan zuela.
He Act 17, 3.
Hobeki konpreni-araztekotzat Eukaristiaren misterioa.
Lg II 165.
Nahi izatu diote gizonei konpreniarazi zein opinione falsoa zuten saindutasunaz.
Mih 128.
Gure bekatien enormitatiaren hobekiago konprehendiazteko.
CatLan 45.
Hoiek dütüzüla zuri kunprenieraziteko propi diren exenplietarik zunbait.
UskLiB 30.
(32 konpreni eraziteko)
Konpreni erazteko photeriak oro emanik izan direla Jesüs-Kristi Zelian bai eta Lürrian.
CatS 30.
Konpreniaraz gaitzala zoin diren ez deusak mundu huntako gauzak.
Lap 320 (V 145).
Hitzik yakin gabe hango mintzaira eta norbait kausitzen nuelaik keinuka konpreniazi beharrez.
Zub 50.
Ganbarako asko gauza erakutsiz xoriari nahi dio mirailak emaiten duela konpreniarazi ganbararen itxura.
JEtchep 27.
Lekuko mintzaira jakin gabe gogoan zuenaren konpreniarazteko.
Ardoy SFran 167.
Hargatik nahi dizut hori nik / zuri konprendi-arazi.
Xa EzinB 136 (Odol 180 konpreniarazi).
Nihundik ezin esplikatuz konprendi arazteko orduan berean itzalia zitzaikola.
Etchebarne 33.
Zoazte zuek josteta eta holakoen konpreni- arazterat [...] etsai durduzatueri.
Larre ArtzainE 137.