(V-m ap. A),
auzera,
auzeera (V-gip)
Ref.:
A;
IzUrrAnz(auzeera)
. Barrio, vecindad."(V-m), vecindad"A.
v. auzo (2). Tr. La var. auzera se documenta sólo en Apaolaza.
Emoten dozu zer esanik auzoeran tratetan ez dozulako auzo onak legez?MgCO 70.
Auzo erako ta urrinagoko neskaak eta mutilak batuten dira Bigiria egiten dan etxera gabaz. fBOlg 110.
Askok auzo erako artu emonai kobru emoten deutsee, bigirako naaste loirik eureen etxeetan egiten itxi bagarik. Ib. 115.
Auzo eraan egon ezkero, gaisorik daguan arerijua ez bisitetia. fBIc I 100.
Zubek, etxian, senikeran ta auzoeran bake ona daukazunok. fBIc II 214.
Errijetan, auzoeretan, senidetan edo pamelijetan. Ib. 207.
Emendik ainbeste mesede auzoera gustijarentzat. JJMgBasEsc 139s.
San Blas auzera. Apaol 113s.
Auzera danian artuak erein zituztek, eta ik oraindikan zoi bat bakarrikan ez duk itzuli. Ib. 82.
Auzera guztiak maitatzen zuan aita bezela. Ib. 31.
Loreak ugaritu ziran auzoera guzian. UrruzZer 118.
azpisarrera-1
AUZOERAZ.
"Auzeraz, en número de vecinos" A EY III 346.