aprendizgo
aprendizko (Hb),
aprendizkoa,
aperendizgo (Dv),
aprendizgoa (Hb),
aprendizgua.
Condición de aprendiz; aprendizaje, estudios.
"
Aperendizgo, apprentissage. On met ordinairement ce mot au pluriel"
Dv.
Ezen zuhurra duk zeñak berzearen kalteaz / Aprendizkoa egiten baitu nola bereaz.
EZ Man I 137.
Othoitzaren egiteko hau duk antze iustua, / Aprendizkoa egiten enplega zak burua.
EZ Man II 27.
Handituegirik aprendizkoan iartzea, urdindurik eskolara ioaitea.
Ax 186 (V 126).
Jaun aphezpiku behar delakoak / han eginen tu bere aprendizkoak.
BertsZB 174.
Han egin zituen bere aphez egin-biden ikhasguak, aprendizguak.
JEtcheberry 24.
Hébert hura, gazterik yuan zen Pariserat, dudarik ez da goizdanik egiteko bere aprendizkoak gaixtakerian.
Elsb Fram 123.
Hola egiten dire gerlako aprendizkoak. Guk ere arratsalde hartan egin behar gintuen.
Zerb Gerlan 20.
Angiro gidari eginak zituen aprendizkoak.
"L'apprentissage fait sous la conduite d'Angiro"
.
Ardoy SFran 217.
Zerbitzu batzu baziren semenarioan, ofizio eta aprendizgo, ikasketez kanpokoak.
Larre ArtzainE 159.
Aprendizgoak egiten dituzte holakoek [itsuek] gero, begitik ez dutena, beharritik, usainetik, airearen hatsetik eta nik dakita zer asmotarik hartuz.
Ib. 148s.