indarzale
indartzale.
Partidario de la fuerza, de la violencia.
Zeruetako erresuma indarka artzen da, eta indarzaleak bera arrapatzen dute.
'Los violentos'
.
Aran SIgn 47.
Nai-ta-naiez sortu bear zan "Erin"-en beste abertzale mota bat: indar-zaleena, iskanbilla-zaleena.
Ldi IL 170.
Sorgina nauk baiki, Zori-egilea, indartzale eta indardunen zale.
Mde Pr 145.
Oiek [erraldoiak] baiño indar-zaleago ta ausartagorik ez dala arkituko lurrez-lur urrutira ere.
Berron Kijote 73.
Arteak ez luke etikari loturik egon behar, batez ere etika-lege horiek maizegi indarzaleek asmatuak direlako.
MEIG VIII 60.