itsasmin
1.
itxas-min,
itxaso-min.
Pasión, nostalgia (del mar).
Itsasminak hartu ninduen; hasi nintzen barneko guzien goiti aurthikitzen, ez nuelarik ur xorta bat bera ahoaren xaharratzeko.
Prop 1896, 183.
Itxas-miña.
"Anhelo de mar"
.
Laux AB 29.
Berezkoa izan du euskaldunak itxaso-miña.
SMitx Aranz 229.
Legor-barrukaldeetan ezin iraun izango leukee arrantzaleok: itsas-miñak jota, euren izaera ta gogo alaia, illun [...] biurtu bagarik.
Erkiag Arran 85.
2.
Mareo.
Amari tarrantan ibillita itxas-miña deritzaion naigabe edo ongi egon-eza etorri oi zitzaion.
Anab Usauri 27.