izigarriki (Dv→A, H). Terriblemente; enormemente."D'une manière affreuse, horrible"Dv.
v. izugarri (II). Doktor guztiak hain herstuki eta izigarriki mintzo dira orduko penitenziaz. Ax 199s (V 134).
Kruelki eta izigarriki persekutatua. CatLav 57.
(V 37)Ezin ikhus zezaketen izigarriki handia zen gizon hura laztu gabe. Lg I 276.
Tratatu dudan bezain izigarriki tratatu nahi duenik. Dh 189.
Geroago gutituz doazila, itsuski, izigarriki. JEBur 46.
Anglesek harrotu gintuzten izigarriki beren aireplanekin. StPierre 18.
Izigarriki sarraskiturik. Zub 31.
Haurren axola [...] berehala hasi zen ilauntzen; bazirudien ipuin guztiak izugarriki elkarren antzeko zirela, edonork kondaturik ere. MdePr 87.
Jende-pilla ikaragarria; ori eta geroagoko illabeteetan beste erri batzuetan fusillatuakin izugarriki geitzeko jendetza. AltLB 107.