logika
logika.
Tr. La grafía general es <-g- >; hay <-j- > en Lizardi, Labayen y Txillardegi. En DFrec hay 11 ejs. de logika y 5 de lojika .
(Urt),
losika
.
Lógica. "Captiones dialecticae, lojikako hartzeak" Urt IV 208.
Logika estudiatu zuen eta eskritura sagradua gogo ta debozio andiaz irakurten zuen. Cb Just 37. Losikako erreglen arabera, definizione batek, ona izaiteko, berekin ukhan behar ditu lau edo bortz kalitate. Elsb Fram 172. Gramatika ikasten / orduan zera asten / [...] geroztik logika, / ta metafisika, / urrena fisika. MSIgn 347. Orain zenbait urte, Lojika-n, silogismo bat askatzen enekielarik, sobresaliente eman [zidan]. Ldi IL 21. Emen beraz dionak ez du bere denboran logikarik ikasi edo aztu egin zaio. Or Y 1934, 84. Aristotelesen logikaren araura ondozkatuak. Vill in Gand Elorri 13. Logika, arte-gaietan, desarrazoia da, baina badu bere arrazoibidea: estetika. MEIG I 109. Alemania ez zen logika gaietan Poloniari alderatzeko ere gauza. MEIG VII 186.
Lógica (forma de pensar, de argumentar, etc.).
Lojika aztu dezu zearo. Elizarako duin baldin bada [euskera], beste edozein gauzetarako areago. Lab EEguna 93. Lekuonak dio nola bertsuetan itxurapenak laster mugitzen diren, zoin guti aski duten elgar-deitzeko ala soinuz, ala iduripenez [...], logika formalik gabe. Lf ELit 345. Logika gutti aurkitzen zion mutil logikazaleak Euskaldunen ipuin horri. Mde Pr 170. Lojika utsaz autatzea Jainkoari bide-dagokio ta alperrik saiatzen da gizona Jainkoarena egiten. Txill Let 127. Gauzak eztaude alako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Vill in Gand Elorri 14. Bere egin guzti oietan logika bat agiri da. Vill Jaink 71. Ba-da gauzen logika bat gizakume bakoitzaren logikari agintzen diona. Ib. 172. "Logika"-k horrela eskatzen duelako; horrexegatik beragatik dautso, daust erabili behar omen dira Bizkaian deutso, deust zokoratuaz. MIH 73.