64 emaitza bilaketarentzat
‘Iker halako egunetan operatzen omen dute’ esan nuen lehengoan, eta zuzendu egin zidaten esaldia. Nahitaez, operatuko behar omen du. Nola da zuzen?
Aditz-partizipioetan, pentsatzen nuen etorkizuneko aspektua adierazteko, -ko/-go atzizkiaz gain -en atzizkia ere onartua zela batuan, baina ez -ren atzizkia bokalez amaitzen diren partizipioetan. Baina Xuxenek aspalditik ematen dizkit ontzat (sarturen eta antzekoak), eta EGLU II liburukian [EGLU II:116] eta EGLPBn [EGL:256] ere bai. Beraz 'batuak' dira?
Zein da aukera egokia honako esaldi honetan: Lehenengoari beti... (darraio, darraikio ala jarraitzen dio)… bigarrena?
Jarrai iezaguzu sare sozialetan / Jarrai gaitzazu sare sozialetan.
Zein da erdarazko ‘Síguenos en las redes sociales’ / ‘Suivez nous sur les réseaux sociaux’ esaldiaren ordain egokia?
Nola da: lagundu egiguzu ala lagundu iezaguzu?
Ahalerako aditzei –(e)la subordinazio-atzizkia nola gehitzen zaien jakin nahi dugu: Badakizue deabruak mila forma har ditzakeLA/ditzakeELA.
Zein da forma egokia: sentiarazten gaitu ala sentiarazten digu?
Zein da forma egokiagoa: kontadazu ala kontaidazu?
Ikerrek hamar laguni bidali dio/die gonbidapen-txartela. Zein da egokia, die ala dio?
Esan aditz trinkoak zergatik egiten du hirugarren pertsonan dioen eta ez dion? Gainerako trinkoei begiratuta, ematen du dion behar lukeela.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.