Nola idatz daiteke honako hau euskaraz: VºBº (‘visto bueno’)?
Hizkuntza bakoitzak bere laburdurak izaten ditu. Gurean, Euskaltzaindiak arau esplizitu gisa ez dauka ezer emana. Nolanahi ere, Euskara Batuaren Eskuliburuan, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko EIMAren estilo-liburuari jarraituz, jasota dago horren formulazioa: O.E. (ontzat emana). ("laburdurak" (EBE))
Halaxe ematen du Euskalterm Terminologia Banku Publikoak ere.
Zalantza-mota: ortografia > laburdurak
Unitate-mota: karaktereak > laburtzapenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.