Zuzenak al dira behar izango / beharko; balio izango / balioko; bizi izango / biziko; ezin izango / ezingo; ahal izango / ahalko; nahi izango / nahiko forma horiek denak?
Bai, horiek denek tradizioa dute eta zuzenak dira, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak markatzen du baturako bidea:
- [EH:behar izan]: behar izaten, beharko
- [EH:balio izan]: balio izaten, balioko
- [EH:bizi izan]: bizi, bizitzen, biziko
- [EH:ezin izan]: Ezingo nizuke horrelakorik egin.
- [EH:ahal izan]: ahal izaten, ahalko/ahal izango
- [EH:nahi izan]: nahi izaten, nahiko/nahi izango
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: nahi izan, behar izan (nahi nuke, nahiko nuke / beharko nuke, behar izango nuke)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.