202 emaitza bilaketarentzat
Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -(e)z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?: Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du.
Aditz kopulatiboekin atributu-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, hauek nola behar dute, mugatuan ala mugagabean?: Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da.
Bokatiboak mugatuan ala mugagabean joan behar du?: Ez, mutil! Bai, gizona!
Zuzena al da Zortzi ordu egon naiz zure zain? Ala Zortzi orduan egon naiz zure zain behar du?
Zuzenak al dira horrez gain, horrezaz gain eta horretaz gain egiturak? Hirurak?
Iraupena edo denbora-bitartea adierazten duten adizlagunak singularrean erabiltzea gaizki al dago?: Handik hiru urtera, lau egunean egin zuen lana, denbora gutxian...
Kantitateekin eta magnitudeen unitateekin singularra erabiltzea gaizki al dago?: 200.000 pezetatik gorako soldatak, ni nengoen tokitik lau metrora zegoen.
Oso maiz irakurtzen ditut halakok galdu du bototan gisako esaldiak; baina, nire ustez, botoetan behar luke. Beste batzuetan zalantza gehiago egiten dut: adibidez, urte luzetan / urte luzeetan. Zein da egokiena?
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Nola esaten da no pude ir / je n’ai pas pu aller euskaraz: ezin izan nuen joan ala ezin nintekeen joan? Euskaraz desberdintzen al dira hube podido / eût pu eta gisakoak?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.