6 emaitza bilaketarentzat
Jakin nahi nuke, mendebal ala mendebalde, zein den egokiagoa (nire kasuan, zehazki, ipar-mendebal(de) forman erabiltzeko jakin nahi dut). Nik nire hizkeran mendebalde erabiltzen dut, baina esan didate egokiagoa dela mendebal erabiltzea, hori delako jatorrizkoa. Hala al da?
Nola behar dute: euskaraz ala euskeraz?, batuan ala batueraz?
a) Erreginari buruz ari garela, erabil dezakegu erreginaldi? Hiztegian ageri den erreinaldik bietarako (erregearentzako eta erreginarentzako) balio al du?
b) Erregeordetza ageri da hiztegian; erabil al daiteke erreginaordetza?
Dendetako erakusleihoetan edo tabernetako komunetan jartzen diren errotuluetan, nola jarri beharko genituzke euskaraz gaztelaniazko ‘hombre’/’mujer’ eta frantsesezko 'homme' / 'femme' formen baliokideak? Gizonezkoak/Emakumezkoak? Gizonak/Emakumeak?
Zer hitz daude euskaraz ‘mellizos / faux jumeaux’ eta ‘gemelos / vreais jumeaux’ hitzek duten desberdintasuna markatzeko?
*Benetazko ez, baizik benetako erabiltzeko erabakia, beste zein hitzetara zabaldu dezakegu?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.