18 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?
Argibideak nahi nituzke damu izan aditzaren erabileraz.
Onargarria al da Garabi batetik eskegi dira, protestan esaldia? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ebaki] adibide hau dakar, besteak beste: Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala.
Erabil al daiteke -i ari izan esapidea da aditz gisa, hau da, aditzean datiboaren komunztadura egin gabe? Adibidez: Niri ari zara?
Zuzena al da topatu aditzarekin Mikel topatu dut, Mikelekin topatu naiz eta gisakoak erabiltzea? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "topau/topatu, dau, da encontrar(se), hallar" erabil daiteke.
Zelan esan behar da, nagiak atera nau ala nagiak atera ditut?
Indabak jan nahi ditut esaten badugu, zergatik ez esan indabak jan nahiago ditut?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.