Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Zuzenak al dira begiratu aditzaren lau erabilera hauek?
-
Begira katua!
-
Begira (zertan dabilen) ume hori.
-
Begiratu hitz hori hiztegian.
-
Nola sortzen dira klimak? Begira itzazu eskemak.
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura
Zein da erabilera zuzena: Lana ongi egitera behartu zuten ALA Lana ongi egiten behartu zuten / Ikustera behartu naute ALA Ikusten behartu naute?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, perpausa > osagarriak
Onargarria al da Mutikoa uretara bota zen esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenordainak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Argibideak nahi nituzke damu izan aditzaren erabileraz.
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Onargarria al da Garabi batetik eskegi dira, protestan esaldia? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ebaki] adibide hau dakar, besteak beste: Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala.
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Hasi aditza izan laguntzailearekin erabili behar da ala erabil dezakegu ukan laguntzailearekin ere?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura
Nola esan behar da deitzen zaio adizki trinkoa erabiliz, deritzaio ala deritzo? Hau da, bereizten al dira deritzaio (‘deitzen zaio’) eta deritzo (‘irizten dio’)?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > trinkoak
Zuzena al da Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte egiten digute esaldia?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak