JAGONET bilaketa

212 emaitza bilaketarentzat

Graduazioa adieraztea: -ago (hobeago, hobetoago, hobekiago)

Zuzena al da hobeago, hobetoago, hobekiago... formak erabiltzea? Euskara batuan ere erabil daitezke?

Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak

Denbora adieraztea: NOIZ? Bihar bertan; NOIZKO? *Biharko bertako

NOIZ galderari erantzuteko, bihar bertan erabiltzen dugu; baina NOIZKO galderari erantzun nahi izanez gero, zer: biharko bertako / bihar bertako?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak

Lexikoa: ondoan (Zarautz ondoan, Zarautzen ondoan)

Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, ala biak ongi daude?

Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, izen bereziak > leku-izenak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Denbora adieraztea: orduko, ordurako (orduko/ordurako hila zen)

Zuzena al da orduko hila zen esatea? Ala ordurako hila zen esan behar dugu?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak

Denbora adieraztea: aurki (aurki azaldu ziren etxe-ateetan)

Gaueko hamarrak ziren, umeak goseak akabatzen zeuden; baina aurki etorri ziren gurasoak (oker).

Goizeko hamarrak dira, umeak goseak akabatzen daude; baina aurki etorriko dira gurasoak (zuzen)

Gure ustez, aurki hitzak, betiere, geroaldian mintzatzeko balio du, eta ez lehenaldian.

Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak

Denbora adieraztea: gaur / egun / gaur egun

Erabil al daiteke egun hitza gaur egunen ordez? Balio bera al dute?

Sinonimoak al dira gaur egun eta gaur? Ezezkotan, noiz erabili beharko litzateke bata eta noiz bestea? Gauza bera al dira gaur eta egun?

Zalantza-mota: lexikoa > esapideak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak

Esapideak: noski (Bai, noski!)

Esaldi honetako hutsunean —...egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala?—, zergatik ipini behar dugu horixe?, eta noski txarto dago?

Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > diskurtso-markatzaileak, joskera > kalko baztergarriak

Aditzaren jokabidea: zerikusirik ez izan (zerikusia / *zer ikustekoa)

Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).

Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Harridura adieraztea: halako/alaen (lapur halakoa!/alaena! Lapurra halakoa!/alaena!)

Zein da zuzena, lapur halakoa! ala lapurra halakoa!? Eta alaenekin?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, perpausa > harridura

Denbora adieraztea: honetan/oraingo (aste honetan / *oraingo astean)

Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper