JAGONET galde-erantzunak

 Aditzaren jokabidea: (trinkoak) etzan (datza, dautza)

Entitate batetik informazioa heldu zait, eta bertan, "zertan dautza" esapidea dator idatzita, nik “zertan datza” idatziko nukeen tokian. Ondo al dago hura? Erabil daiteke?

Datza eta dautza, forma biak, zuzenak dira. Etzan aditzaren forma trinkoak dira. Diferentzia da 3. pertsona singularraz ala 3. pertsona pluralaz ari garen. Ikusi hemen: Euskal Aditz Batua, 111. or.

Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideak dira hauek: Zertan datza bat-bateko bertsogintzaren erakargarritasuna? Bekatari guztiak, graziaren bizirik gabe, hilik dautza (*datzate). Lurpean lo dautza (*datzate) gure arbasoak. *datzate forma ez da arauzkoa.

Auzia erdarazko '¿En qué consiste(n) la(s) pregunta(s)?' (es) / 'En quoi consiste(nt) la/les question(s) ?' (fr.) formek eragindakoa baldin bada, irudizko erabilera horretan bi moldeak ondo daude: Zertan datza aldaketa? / Zertan dautza aldaketak?; Zertan datza euskara-plan hau? / Zertan dautza euskara-plan hauek?

 

Data: 2024-07-15

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak, hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper