Nahiago erabiliz gero, nahi aditza bezala erabili behar omen da. Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horrek ez dit eragiten zalantzarik, araua betetzen baita; nire zalantza ezezko perpausak egitean sortzen da. Esate baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Ala ez dut egin nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?
Nahiago dut ez egin zuzena da; baina ez dut egin nahiago okerra da. Horrelakoetan, ezeztapena beti doa perpaus osagarrian, eta ez perpaus nagusian.
Kontrakoa gertatzen da nahi izanekin; horretan, ezeztapena aditz nagusiarekin doa: ez dut egin nahi zuzena da, baina nahi dut ez egin okerra da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.