Zein da formarik egokiena, ezkerrean ala ezkerretan?
Biak erabili izan dira, ezkerrean eta ezkerretan. Batasunerako ez da berariazko erabakirik hartu; baina, Orotariko Euskal Hiztegiaren corpuseko datuak ikusirik, ezkerrean gehiagotan erabili izan da. Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:ezker] adibideetan, bietarikoak —forma mugatuak eta mugagabeak— ikusten dira, alderik gabe.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.