Zuzena al da Bakio udalerria, Bilbo hiria eta abar esatea, ala Bakioko udalerria, Bilboko hiria osorik esan behar da beti?
Aukera biak erabili izan dira euskaraz, eta biak zuzenak dira. Eta tradizioan nabarmen ugariagoa da Xko hiria moldea X hiria baino.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.