JAGONET - Pribatutasun-politika

Euskaltzaindiaren webguneko pribatutasun-politika onartu duzu eta, horrenbestez, berariaz baimena ematen duzu zure datuak EUSKALTZAINDIAk erabil ditzan (helbidea: Plaza Barria 15 - 48005 Bilbo; IFZ: G48091961).

Baimen horren xedeak zuk erabiltzen dituzun zerbitzuen araberakoak izanen dira:

  • Harremanetarako inprimakia bete edo kontsulta bat egiten baduzu, zure baimenak eskubidea ematen digu zurekin harremanetan jarri eta zure eskaria onartzeko.
    Inprimaki honen bidez jasotako kontsultak gure webgunean edo sare sozialetako gure profiletan edo gure aplikazioetan argitaratu daitezke, beti modu anonimoan eta kontsultaren egilea identifikatzeko datuak agerian jarri gabe.
  • Gure gomendioen buletinaren harpidetza egiten baduzu, baimena ematen diguzu guk zuri hizkuntza-gomendioak igortzeko.
  • Era berean, pribatutasun-politika hau onartu duzu eta, horrenbestez, hizkuntzaren erabileraren gaineko inkestak igor diezazkizukegu zure posta elektronikoko helbidera; inkesta horiek ikerketa historiko edo estatistikoak egiteko erabiliko dira. Inkesta horien emaitzak argitaratuko balira, ez litzateke inoren datu pertsonalik jarriko jendaurrean.

Hartara, zure datuak aipatutako xedeetan erabiltzeko baimenik ematen ez badiguzu, ezin izanen dugu zure eskaera hartu.

Zuk bete duzun inprimakian jarri dituzun datu pertsonal hauek tratatuko ditugu: identifikazio-datuak, herrialdea, lanbidea edo okupazioa, eta harremanetarako inprimakian zuk zeuk sartutako informazio pertsonala.

Kontsultarako eta gomendio-buletinaren harpidetzarako inprimakietan * ikurraz markatutako eremuak nahitaezkoak dira, hau da, bete egin behar dituzu nahi baduzu zure eskaera guk kudeatzea.

Zuk eman dizkiguzun datuen egiazkotasunaren erantzule zara eta, beraz, Euskaltzaindiak beretzat gordetzen du eskainitako zerbitzuetatik edozein erabiltzaile salbuesteko eskubidea, datu faltsuak edo gezurrezkoak eman dituelako, zuzenbidez egokiak diren gainerako ekintzak galarazi gabe.

Gogora ekarri nahi dizugu, halaber, zure datuetan aldaketarik gertatuko balitz, info@euskaltzaindia.eus helbide elektronikora idatzi behar zenukeela zuri buruzko datuak eguneratuta egon daitezen.

Datuak eskuratzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, datuen erabileraren aurka egiteko eta datuak transferitzeko eskubideak baliatu ahal izanen dituzu, zure eskaera helbide elektroniko honetara bidalita: info@euskaltzaindia.eus

Zure baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, zure datu pertsonalak erabiltzeari utz diezaiogun, eta, zure eskubideak urratuak direla uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.

Datu pertsonalak ezeztatzea

Jasotzen ditugun kontsulten datu-baseko datuak anonimo bihurtuko dira, gehienez ere sei hilabete igarotakoan; hau da, kontsulta eta erantzuna bakarrik gordeko dira, baina ez dira inolako datu pertsonalekin lotuta egongo.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper