Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [201 - 210]

Etxatxu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1448an behin baino gehiagotan agertzen zaigu Arrasateko borrokan (Gipuzkoa).

Eudon (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia, Amagoiaren semea. Beste izen ezagunago bat ere badu eleberrian: Asier. Germaniar etorkiko izen hau, Eudon, izan zuen Baskoniako dukeak VIII. mendean.

Euken (gizonezkoa)

  • Eugenio (es), Eugène (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Eukeni izenetik eratorritako izena. Ikus Eugenio.

Eukeni (gizonezkoa)

  • Eugenio (es), Eugène (fr)

  • Grekoko Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. Toledoko (Espainia) San Eugenio hiri honetako lehen apezpikua izan bide zen. Eukeni izen arrakastatsua Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri da. Geroago izen honetatik sortu zen Euken. Santuaren eguna martxoaren 4an da.

Eulatz (gizonezkoa)

  • Eulatz edo Eurlatz Nafarroako Aralarko aurkintza baten izena da.

Eulogi (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eulogioren baliokidetzat ematen da. Jatorria grezierako Eulogios izenean du. Honen esanahia aldatu egin zen, eta 'ongi mintzo dena' adieraztetik 'bedeinkatua' adieraztera igaro zen kristauen artean. San Eulogio IX. mendean bizi izan zen Iberiar penintsulan. Santuaren eguna urtarrilaren 9an da. Ikus Eusebi.

Eusebi (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Eusebiorentzat proposatutako baliokidea. Ikus Eusebio. Gaur egun, Hegoaldean, gaztelaniaz -io (gizona) / -ia (emaztekia) bukaera duten izenek euskaraz -io / -i izan ohi dute, eta, horregatik, Euxebio gizon izena da, Euxabi emakume izentzat hartzen den bitartean. Beste horrenbeste gertatzen da, adibidez, Euxtakio / Euxtaki parearekin.

Eustaki (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eustaquioren baliokidetako ematen den izena. Ikus Eustakio. Ikus, orobat, Eusebi sarreran esaten dena.

Ezekel (gizonezkoa)

  • Ezequiel (es), Ezechiel (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Ezekiel.

Fauste (gizonezkoa)

  • Faustoren aldaera herrikoia, Durangaldean arrunta dena. Erromako Faustus 'arrakastatsua, aldekoa, zoriontsua' izena ohikoa zen Erroman. V. mendean Kordoban hil zuten San Faustorekiko debozioa aspaldikoa da Iberiar Penintsulan. Izenak berebiziko zabalkundea izan zuen Goetheren Faust tragediari esker. Santuaren eguna urriaren 13an da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper