Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]

Felipe (gizonezkoa)

  • Felipe (es), Philippe (fr)

Ferran (gizonezkoa)

  • Fernando (es), Ferdinand (fr)

  • *Frithunandus germaniar izenetik atera da, latineko Ferdinandus bitarteko dela. Gaztelako zenbait erregeren izena izan zenetik berebiziko zabalkundea eduki zuen Iberiarpenintsulan. Honen Txerran hipokoristikotik atera bide den Txerren deabrua adierazteko erabiltzen zen euskaraz, aingeru eroria zuzenean ezin baitzen aipatu. Santuaren eguna maiatzaren 30ean da.

Fortun (gizonezkoa)

Frantzes (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, jatorriz 'frankoa' esan nahi zuena, gero 'frantsesa' adieraztera igaro bazen ere. XVIII. mende inguru arte iraun zuen bizirik Hegoaldean. Adibidez, 1583. urtean Soraurenen (Nafarroa) Frances de Egozcue aurkitzen dugu. Mota honetako izenak (cf. Alaman edo Ingles) ohikoak ziren Europa osoan.

Gabin (gizonezkoa)

  • Gabino (es), Gabin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabino.

Gabino (gizonezkoa)

  • Gabino (es), Gabin (fr)

  • Gabo Latioko hiria zen eta hortik sortu zen latineko Gabinus 'Gabo hirikoa, gabotarra' gentilizioa. Izen hau bi santuk eduki zuten: bata, santa Susanaren aita izan zena, III. mendean martirizatu zuten, eta erlikiak Lyonen (Frantzia) gordetzen dira. Bestea Sardinia (Italia) uhartean hil zuten. Santuaren egunak otsailaren 19an eta maiatzaren 30ean dira. Aldaera: Gabin (Deun-ixendegi euzkotarra).

Gabirel (gizonezkoa)

  • Gabriel (es), Gabriel (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabriel.

Gailo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena; Leiren 1103an Gallo Ennecones dokumentatzen da. Emakumezkoen aldaerak Gaila eta Andregailla ziren.

Gaizka (gizonezkoa)

  • Salvador (es), Salvator (fr), Sauveur (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Aipatu liburuan bi izen ematen dira: Gaizka 'Kristo salbatzailea' eta Salbatore, azken honek Italiako santuari erreferentzia egiten diola. Santuaren eguna abuztuaren 6an da. Ikus Salbatore.

Gaizko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Esaterako, Murun (Nafarroa) 1167an ageri da eta Zuhatzun (Nafarroa) 1196an.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper