554 emaitza *:* bilaketarentzat [261 - 270]
Jorge (es), Georges (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Jurgi.
Erdi Aroan eta geroago ere maizkara agertzen den izengoitia. Esanahaia gardena da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu historian zehar, Europa osoan, ohikoa izan dela jendea izendatzeko adjektiboak erabiltzea.
Ángel (es), Ange (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Aingeru.
Sarrikotapeko (Zuberoa) santua eta Oloroeko (Frantzia) lehenengo apezpikua VI. mendean. 506. urtean Agden izandako kontzilioan agertzen zaigu, beste apezpikuen artean. Haren erlikiak Oloroen daude. Santuaren eguna urriaren 19an da.
Hitz honen ibilbidea bitxia da. Azken urteotan done edo santuren baliokidea izateagatik zabaldu bada ere, euskal hitz zaharra da, 'eder' edo esan nahi zuena. XII. mendean Artaxoan Azari Gurena eta Galindo Gurena agertzen dira.
Gustavo (es), Gustave (fr)
Suediar jatorria duen izena; Iberiarpenintsulan orain ez aspaldi zabaldu da. Etorkiari dagokionez bi etimo izan ditzake: Chustaffus germaniarra edo Göstav ('godoen buruzagia') suediarra. Santuaren eguna abuztuaren 3an da.
Erdi Aroko izena. 962. urtean Hailo zeritzan batek Añanan (Araba) zituen ondasunak Cardeñako (Bu) monasterioari eman zizkion. Ikus Eilo.
Hitz arrunta ('harria, malkorra, barga'), Itun Berriko Petrus-en baliokide dena. Aldaerak: Harkaitz eta mendebaldeko euskarako eta erronkarierako Atx.
Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezbairik gabe ezagunena Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena. Aldaera: aretx, mendebaldeko euskaran. Bizkaiko armarrian eta Euskaltzaindiarenean zuhaitz hau bera ageri da.
Ikus Haitz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.