554 emaitza *:* bilaketarentzat [341 - 350]
Casimiro (es), Casimir (fr)
Casimirus moduan latindu zen Kazimierz eslabiar izenetik dator. Bi santu ditugu izen honetakoak, bata Lituaniakoa eta bestea Poloniakoa. Santuaren eguna martxoaren 4an da.
Claudio (es), Claude (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Klaudio.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Uharte Arakilen (Nafarroa) bada Kelemen oikonimoa. Ikus Klemente.
Celso (es), Celse (fr)
Ikus Zeltso.
Pedro (es), Pierre (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Pedroren baliokidetako ageri den izena, arameoko kephas 'haitza' hitzetik hartua. Hau izan zen 1938an euskal izenak galarazi zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'. Ikus Petri.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Zeferino.
Germán (es), Germain (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus German.
Ohiko hitza da hau hizkera batzuetan. Duen 'kimua' esanahiagatik ponte izentzat erabiltzen da.
Latineko Quiricus izenetik dator. Nafarroan usu aurkitzen den Santakiritz-ek antzinako herrixkak izendatzen ditu.
Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: 'Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka'. Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.