Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [351 - 360]

Koikilli (gizonezkoa)

  • Cecilio (es)

Koldo (gizonezkoa)

  • Luis (es), Louis (fr)

  • Ikus Koldobika.

Koldobika (gizonezkoa)

  • Luis (es), Louis (fr)

  • Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista". Ikus Luis.

Kostantzio (gizonezkoa)

  • Latineko constans 'jarraikia' hitzetik sortutako Constantia izenetik. IV. mendeko Erromako bi enperadore deitzen ziren honela. Santuaren eguna urtarrilaren 29an da.

Kostobare (gizonezkoa)

  • Cristóbal (es), Christophe (fr)

  • Nafarroako dokumentazioan ugaria den izena. Ikus Kristobare.

Kostobaro (gizonezkoa)

  • Cristóbal (es), Christophe (fr)

  • Ikus Kristobare.

Kripan (gizonezkoa)

  • Arabako Toloño mendiaren magalean dagoen herria. Izena latineko Cyprianus-en ondorengoa dela dirudi. Ikus Zipriano.

Kristian (gizonezkoa)

  • Cristian (es), Christian (fr)

  • Latineko Christianus-etik eta hau grezierako Christianós 'Kristoren jarraitzailea', 'kristaua' hitzetik. Izen hau asko erabili da Europako iparraldean eta handik zabaldu da gurera.

Kristobare (gizonezkoa)

  • Cristóbal (es), Christophe (fr)

  • Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren jendea ibaian zehar garraiatzen ibili zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu. Honi zor zaio izena. Gidarien patroia da. Santuaren eguna ekainaren 10ean da. Aldaerak: Kostobare, Kostobaro eta Kristobal.

Lain (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 956. urtean Lain urduñarra ageri da Valpuestako (Burgos) kartularioan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper