572 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]
Kondairak dioenez, Nafarroako Leireko monasterioko abade zen San Birila iturri baten ondoan jarri omen zen une batez, oihanean, urretxindor baten txorrotxio zoragarriak liluraturik. Monasteriora itzuli zenean, ordea, dena aldaturik omen zegoen eta orduantxe ohartu omen zen hiru mende igaro zirela handik atera zenez geroztik. Santuaren eguna urriaren 1ean da.
Víctor (es), Victor (fr)
Biktor izenaren ohiko txikigarria. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ere biltzen da. Ikus Viktor.
Victoriano (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Victoriano izenaren baliokidetzat proposatutako izena. Ikus Viktoriano.
Vicente (es), Vincent (fr)
Bizente izenaren Ipar Euskal Herriko ohiko aldaera. Ikus Bikendi.
Vicente (es), Vincent (fr)
Refranes y Sentencias liburuan jasotzen den Bizenteren aldaera. Honela dio atsotitzak: 'Done Bizen argia, guztioentzat dakar ogia'. Honako honetan urtarrilaren 22an gurtzen den Done Bikendi martiriaz ari da. Ikus Bikendi.
Bizkaiko mendia eta Santiago Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizena. Tontorrean borroka latzak izan ziren Gerra Zibilean, eta, hori dela-eta, urteetan egin izan da bertan Euskadiren alde hildakoen omenezko ekitaldia.
Hitz arrunta da, “baserri batean bizi dena” edo “etxe bat alogeran duena” esan nahi duena. Fernando Artola (Hondarribia, 1910 - 1983) bertsolari eta idazlearen izengoitia, baina ez bakarra, Fedea (Fernando de Artola) eta Ipar Haize ere erabili baitzituen. Bordari, bere amak erabiltzen zuen borda adina bordari esaera zaharretik atera zuen. Emazteari eskaini zion maitasun poema bat Antología de las 100 mejores poesías de amor de la lengua vasca liburuan sartu zen:
Oroitzen zera, Henriette,
nola zuk eztiki
zaintzen zenun
Begoni landare ura?
David (es), David (fr)
David (es), David (fr), David (en)
Hebreerako Dawidhetik dator. Batzuen iritzian 'maitatua' adierazten duke eta beste batzuen ustez 'buruzagia' esanahia duen aramerako hitza dateke. Dabid, juduen bigarren erregea, oinarrizko pertsonaia da haientzat eta kristauentzat, Jesus haren familian sortu baitzen. Arrunt ezaguna da Goliath erraldoia garaitzeagatik. Jaia abenduaren 29an da. Aldaera: Dabi (Deun-ixendegi euzkotarra).
Damián (es), Damien (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Damian.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.