572 emaitza *:* bilaketarentzat [161 - 170]
Erdi Aroan oso arrunta zen izen hau, Araban bereziki. 1025. urtean, esaterako, Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da. Aldaerak: Elo eta Eilon. Ikus Hailo.
Erdi Aroko euskal izena, berez Aitaren (aita izen arruntetik) aldaera dena. 956an Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da.
Zestoa eta Debaren (Gipuzkoa) artean dagoen haitzulo ezagunaren izena. 1969an bertan aurkitutako margoak Paleolitoko ikusgarrienetakoak dira Euskal Herrian.
Izen mitologikoa eta izen arrunta 'erauntsia'.
Eki izena sortaldeko hizkera batzuetan 'eguzkia' eta 'eguzkialdea, egutera' adierazteko erabiltzen da. Ikus Eguzki eta Ekhi .
Eladio (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eladioren baliokidetzat proposatutako izena. Grezian du iturri berez 'greziarra' adiera zuen honek.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Eleazar(o) eta Lazaroren baliokidetzat proposatzen da. Berez hebreerako El'azar eta arameoko La'azar izen beraren aldaerak dira eta 'Jainkoak lagundua' esan nahi dute. Lazaro deizioa oso ezaguna da Bibliako pertsonaia Jesusek berak berpiztu zuelako; Elazar izena, berriz, Itun Zaharreko Makabearren Liburuan agertzen den Eleazar agureari esker zabaldu zen. Baliokideak: Eleazar, Lázaro (es) eta Éléazar, Lazare (fr).
Orixek Euskaldunak eleberrian erabilitako izena. Esanahi argia du: ele 'hitza' eta eder 'polita'. Gogoan izan Eulalia emakume izenak 'ongi mintzo dena' adiera duela, etorkiz.
Eliseo (es), Elisée (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eliseo.
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Pierre Lhande idazlearen benetako deitura Basagaitz zen, baina Administrazioak aitaren Ellande izena oker irakurri eta semeari deituratzat Lhande ezarri zion. Izena 1412an dokumentatzen da Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Ikus Arnaut.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.