572 emaitza *:* bilaketarentzat [181 - 190]
Eneko izenetik sortua da, -itz patronimiko atzizkiaren bidez.
XX. mendearen hasieraz geroztik erabiltzen den izena ('zirkuntzisioa'). Zirkuntzisioak juduen eta Jainkoaren arteko hitzarmena omentzen du.
Mendebaldean batik bat, arruntagoa den erramurekin batera, erabiltzen den hitza Laurus nobilis zuhaitza izendatzeko. Landare honekin egiten ziren irabazleen koroak Erromako Inperioan. Ikus Erramu.
Erdi Aroko izena; 940. urtean agertzen da Valpuestako (Burgos) kartularioan.
Latineko Felixetik atera den Erdi Aroko euskal izena. Besteak beste, 1046. urtean ageri da Leiren (Nafarroa).
Literaturara igaro den Azpirotz-Lezaetako (Nafarroa) aurkintza.
Erdi Aroko deizioa, patronimiko itxura duena, Arnaldo izenaren aldaera den Erlandotik sortua. 1249an Erlantz de Gandaratz dokumentatzen da Lapurdin eta 1301ean Domingo Erlantz de Yçaguirre Nafarroan. Dirudienez, Ferrand izenetik eratorria da.
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Erdi Aroko izena. 1539an Ernaut de Yribarren ageri da Arizkunen (Nafarroa). Ikus Arnaut.
Raimundo (es), Raymond (fr)
Maizkara aurkitzen dugu Erdi Aroan. Oinarrian izen honen aldaera bat duen Erremelluri Bastidako (Araba) herrixka eta monasterioa izan zen, egun ardandegi baten izena besterik ez bada ere. Errioxako Autonomia Erkidegoko Herramelluri toponimo nagusian izen honen beste aldaera bat dugu (Erramell + uri, hots, 'Erramellen hiria, herria'). Aldaerak: Arramel, Arramelu, Arramelle, Arramello, Erramell...
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.