572 emaitza *:* bilaketarentzat [221 - 230]
Erdi Aroko izena; Leiren 1103an Gallo Ennecones dokumentatzen da. Emakumezkoen aldaerak Gaila eta Andregailla ziren.
Salvador (es), Salvator (fr), Sauveur (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Aipatu liburuan bi izen ematen dira: Gaizka 'Kristo salbatzailea' eta Salbatore, azken honek Italiako santuari erreferentzia egiten diola. Santuaren eguna abuztuaren 6an da. Ikus Salbatore.
Erdi Aroko euskal izena. Esaterako, Murun (Nafarroa) 1167an ageri da eta Zuhatzun (Nafarroa) 1196an.
Gaur egun aski hedaturik dagoen izena.
1366an Zuñigan (Nafarroa) agertzen den Erdi Aroko izena. Horretaz landara, Bizkaian eta Araban Gamiz izeneko bi herri daude. Jatorria latineko Gami izenean bilatu behar dela dirudi; bukaeraren nondikakoaz aditu guztiak ez daude ados. Emakumezkoen kidea Gamitza da.
Bizkaiko Ganekogorta mendi izenaren aldaera laburtua.
Juan (es), Jean (fr)
Joanes, Joanis izenaren aldaera, 1349an Nafarroan agertzen dena. Ikus Joan.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den jainko izena (Garri deo). Kasu gehienetan Garre / Garri latindurik azaltzen zaigu. Izen arrunta ere bada.
Erdi Aroko izena. Adibidez, Apardozen (Nafarroa) 991. urtean Garbisso aurkitzen dugu eta Erronkari aldean (Nafarroa) 1098an Garbiss Maniz.
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Cardiel erromantzeko aldaera XI. mendean aurkitu dugu Uskartzen (Nafarroa): Kardiel Belasconis.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.