572 emaitza *:* bilaketarentzat [271 - 280]
Hitz arrunta ('harria, malkorra, barga'), Itun Berriko Petrus-en baliokide dena. Aldaerak: Harkaitz eta mendebaldeko euskarako eta erronkarierako Atx.
Haritza (Quercus sp.) zuhaitz sakratua izan da Euskal Herrian, erromatarren garaian (I-III m.) ageri den Arixo jainko izenean ikus daitekeen bezala, hau haritz-ekin loturik badago bederen. Ezbairik gabe ezagunena Gernikakoa da, baina Enkarterrin ere bazen beste bat, Avellanedan, frantsesek erre zutena. Aldaera: aretx, mendebaldeko euskaran. Bizkaiko armarrian eta Euskaltzaindiarenean zuhaitz hau bera ageri da.
Ikus Haitz.
Erdi Aroko euskal izena, Hartz-en aldaera txikigarria (ikus Hartz sarrera). Nafarroan 1186an dokumentatzen da, Leiren.
Hodeiren aldaera den izen mitologikoa.
Hegoaldetik datorren haizearen izena.
J.M. Satrustegik Euskal Izendegia-n bildutako izena.
Mitologiako izakia, naturaren indarra irudikatzen duena. Heren, edo beste leku batzuetan Herensuge, Lurraren irudikapena den Mari ernaltzera zerutik datorren indarra da, hura neguko loalditik iratzarriz eta udaberria sortuz.
Gaztelaniazko Trinidad izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910) Iru zen, baina 1968an zenbakiari H- gehitzearekin batera Hiru aldaera nagusitu zen. Ikus Trinitate.
Hitz arrunta, 'zerumuga' adiera duena. Ikus Ostertz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.