572 emaitza *:* bilaketarentzat [291 - 300]
Erdi Aroko euskal izena, 1514an Ermuan (Bizkaia) dokumentatua. Toponimian Iluntsoain eta Iluntsain ere baditugu. Akitanian (I-III m.) Ilunosi izena agertzen da.
Erdi Aroko euskal izena. A. Irigoienen ustez Akitaniako inskripzioetan (I-III m.) agertzen den Ilurberrixo izenarekin eta Ilurdoitz patronimikoarekin lotu behar da. Lizarran 1366an Ilurde aldaera azaltzen da. Garbi dago Esteribarko Ilurdotz (Nafarroa) herri izenaren oinarrian dagoela.
Erromatarren garaian (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den jainko izena, zein Gaskoniako Oloroe (Frantzia) hiriaren izenaren jatorria baita.
Manuel (es), Emmanuel (fr)
Ikus Emanuel.
Ignacio (es), Ignace (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena (ikus Eneko eta Ignacio). Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'.
Berez izen arrunta da eta 'pindarra, txinparta' edo 'argi izpia' esan nahi du.
Ignacio (es), Ignace (fr)
Ikus Ignazio.
Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850. urtean bere semeak ere aldaera hori darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez erromantzez). Bizkaian ere XI. mendean Eneco Lopiz dugu ('Senior Eneco Lopiz de Bizcaia', Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.