572 emaitza *:* bilaketarentzat [311 - 320]
Erdi Aroko euskal izena. XIV. mendean, besteak beste, Mitiriñan (Nafarroa Beherea), Izaban (Nafarroa) eta Erratzun (Nafarroa) agertzen da. Gipuzkoan 1311n hildako ezkutari baten izena ere izan zen.
Desagertzeko zorian dagoen lanbidearen izena (idi + zaina), Erdi Aroan goitizentzat erabilia.
Isaac (es), Isaac (fr)
Ikus Isaak.
Erdi Aroko izena. 950. urtean Izani, Anderazuren seme bakarra, Valpuestako monasterioan sartu zen.
Santiago (es), Jacques (fr)
Gaztelaniazko Santiagoren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Jakue.
Jaime (es), Jacques (fr)
Euskal Herrira segur aski Aragoitik iritsitako izena. Horrela deitzen zen 1522an Amaiurko (Nafarroa) gazteluko azken alkaidea. Ikus Jakue.
Santiago (es), Jacques (fr)
Jakue izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.
Santiago (es), Jacques (fr)
Jakob izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.
Erdi Aroko izena. 1210ean Iratxeko monasterioan Etxarri Aranazko (Nafarroa) Ianiz dokumentatzen da. Cf. erdaraz Nafarroako Salinas de Oro deitzen den herriaren Jaitz euskarazko izena.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Asunción-en baliokidetzat proposatutako gizon izena. Egun ez da arrunta gizonek horrelakoak erabiltzea, baina oroitu beharra da lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue izan zela.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.