Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [371 - 380]

Lasko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) goitizen hori duen nekazaria ageri da 1486. urtean.

Lastarri (gizonezkoa)

  • Ibarrangeluko (Bizkaia) auzune baten izena eta Imanol Laspiur (Bergara, 1929) idazlearen goitizena. Idazleak hitz jokoa egin zuen, bere izena eta auzunearena nahaste ematean: Las(piur')tar I(manol).

Lauaxeta (gizonezkoa)

  • Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an 'nazionalek' Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:

    Eta illuntziko bakian
    norbattek darrai kantari:
    'Dana emon biar jako
    matte dan askatasunari'.

Laureano (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaera: Lauren (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lauren (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laureano.

Laurentzi (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laurendi.

Leheren (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den izena. Gehienetan Leherenni / Leherenno latindurik azaltzen da.

Lehior (gizonezkoa)

  • Lehor hitz arruntaren aldaera eta Leireko monasterioari lehendabiziko idazkietan ematen zaion izena (Leior, Leyor). Ikus Leioari eta Leire.

Leioari (gizonezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da: 'Ego Lehoari et Maria'. Erdi Aroan anitz aldaera izan zituen: Leioar, Lehioari, Lehior, Liger, Leier... Irudi duenez, latineko Legionarius izenaren euskal bilakaeraren ondorena da. Zaraitzuko euskaldunek Leire mendia adierazteko erabiltzen zuten Lexuri izena honekin dago loturik. Ikus Lehior eta Leire sarrerak.

Leokadio (gizonezkoa)

  • Leocadio (es)

  • Grezierako Leukadia izenetik, eta hau leukos 'zuri' adjektibotik. Santa Leokadia 304an Toledon (E) martirizatu zuten, eta horregatik da egun hiri horretako patroia. Aldaera: Lokadi (Deun-ixendegi euzkotarra).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper