Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [421 - 430]

Munio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu. Arabako mendebaldean antroponimorik erabilienetako bat izan zen X-XII. mendeetan, eta Bizkaian ere agertzen da dokumentaziorik zaharrenean. Nafarroan Munio Berascoiz dugu 1033. urtean.

Musko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko Amusko izenaren aldaera. Beharbada Muskitz (Nafarroa) eta Muskiz (Bizkaia) toponimoen oinarrian dagoke. XIV. mendean Aurizperrin (Nafarroa), Larragan (Nafarroa) eta Mirandan (Nafarroa) agertzen zaigu.

Mustio (gizonezkoa)

  • Agustín (es), Augustin (fr)

  • Agustinen aldaera, Orbaibarko (Nafarroa) toponimian ageri dena.

Nabar (gizonezkoa)

  • Ohiko euskal izena Erdi Aroan, XIII. mendeko Zangozako zinpeko batena, adibidez. Emakume izena ere, Nabarra, arrunt erabilia izan zen. Adituen ustez Nafarroa izenaren oinarrian dagoke, bestelako azalpenak ere izanagatik.

Negu (gizonezkoa)

  • Urtaro baten izena eta naturaren indar gehienak bezala mitologiako izakia. Esaera zaharretan askotan agertzen da: 'Negua elhurte, uda ogite'; inoiz pertsona balitz bezala hitz egiten zaio: 'Uda ta negu, eguzu ogi ta su'.

Neketi (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Valpuestako (Burgos) dokumentazioan agertzen da, esaterako. A. Irigoienen ustez, Nicetus izenaren aldaera datekeen Niceti(us)-etik sortu zen Lekeitio toponimoa.

Nikanor (gizonezkoa)

  • Nicanor (es), Nicanor (fr)

  • Grezierako Nikánor 'gizon garailea' hitzetik. San Nikanor apostoluen laguntzailea izan zen. Santuaren eguna urtarrilaren 10ean da.

Nikola (gizonezkoa)

  • Nicolás (es), Nicolas (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Nikolas.

Nikolau (gizonezkoa)

  • Nicolás (es), Nicolas (fr)

  • Nikolas izenaren Erdi Aroko aldaera da Nikolau. Esaterako Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) agertzen da, XV. mendean. Ikus Nikolas.

Nuño (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

  • Erdi Aroko izen usu jatorri ilunekoa, Iberiarpenintsulan ugaria den Nuñez deituraren oinarrian dagoena. Batzuek latineko nunnius 'lekaidea' hitzetik sortu zela uste dute, eta beste batzuek Nunno germaniar izenetik atera zela. Aldaerak: patronimikoetan agertzen zaizkigun Nuno eta Nunu (Nunoiz eta Nunuz).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper