572 emaitza *:* bilaketarentzat [431 - 440]
Nuño (es)
Nuño (es)
Ikus Nuño.
Erdi Aroko euskal izen arruntenetakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia (Burgos) sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (Araba) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Trebiñun eta Sopuertan (Bizkaia) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.
Otho greziar izenetik dator. Oso erabilia izan zen Germaniako erregeen artean. San Odon kristau munduko monasteriorik handiena zen Clunyko (Frantzia) abadea izan zen, X. mendean. Musikagileen patroia da. Santuaren eguna azaroaren 27an ospatzen da.
Erromatarren garaiko geografoen lanetan ageri den Oiassó. edo Oiarso izenak egungo Oiartzualdea adierazten zuen, irudi duenez.
Erdi Aroko izena. Arrasaten (Gipuzkoa) 1539an ageri da.
Oger (es)
Usaiako izena da Erdi Aroan. 1274an Maulen (Zuberoa) aurkitzen dugu, 1319an Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) eta 1329an Erriberrin (Nafarroa). Azken bi herri hauetakoak Nafarroako gorteetako ordezkariak ziren. XV. mendeko Bienandanzas e Fortunas liburuan izen honetako bi lagun aipatzen dira, bat Amezketan (Gipuzkoa) eta bestea Lazkaon (Gipuzkoa).
Izen arrunta, maiz basoa hitzaren baliokidetzat eman ohi dena. Erromatarren garaiaz geroztik jainkotzat hartu izan dira baso eta oihanak.
Azpeitiko dorretxea. Hemendik hartu zuen izena Erdi Aroko Ahaide Nagusietan leinu garrantzitsuenetakoa izan zenak, oinaztarrenak.
Erdi Aroko euskal izena. Egun desagertua den Sabando ondoko Okerruri ('Oker izenekoaren hiria', etorkiz) herriaren izenean utzi zuen aztarna, Araban.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.