572 emaitza *:* bilaketarentzat [441 - 450]
Erdi Aroko izena; 804. urtean azaltzen da, Valpuestako (Burgos) monasterioaren sortze agirian. Euskaraz olibatik ateratzen den isurkari koipetsuaren izena ere bada.
Gonzalo (es), Gonzale (fr)
Gundilsalvus ('guduan laguntzen duena') germaniar izenetik dator Erdi Aroan maiz erabili zen hau. Markinan Onsaluxe hipokoristikoa azaltzen da, 1512an. Santuaren eguna azaroaren 25ean da. Aldaerak: Untzalu eta Gontzal (Deun-ixendegi euzkotarra).
Mitologiako izena. . Islandia XVIII. mendean idatzitako euskera-islandiera hitz zerrendetan oratsa ‘eguzkiaren diskoa’ zen.
Orencio (es)
Aldaera hau Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, gaztelaniazko Orencioren baliokidetako; jatorria latineko Orientius 'ekialdekoa' hitzean du. San Orentzio (IV. m.) idazlea izan zen eta Auch-eko (Frantzia) apezpikua. Erlikiak Huescan daude. Santuaren eguna maiatzaren 1ean da.
Nikolas Ormaetxea (Orexa, 1888 - Añorga, 1961) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena. Egindako lanik aipagarriena Euskaldunak poema dugu.
Basoan bizi den oreinaren familiako hausnarkari txikia (Capreolus capreolus).
Zeruan sortzen den uztai koloretsua, eguzkiak argia eurian islatzen duenean. Sineste askoren iturri izan da mitologiako izen hau. Adibidez, ekaitza dagoenean Ortzadar-en babesa eskatzen da. Ostadar honen aldaera da. Ikus Urtzi.
Urtzi izenaren aldaera. Ikus Urtzi.
Ahaidegoa adierazten duen izen arrunta eta Erdi Aroko antroponimoa. Ziortzako (Bizkaia) kolegiatak zituen saroien zerrendan agertzen da, 1398an.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.