Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [451 - 460]

Osabaritz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Lehenengo aldiz 938an aurkitu dugu (Ossauariç).

Oskarbi (gizonezkoa)

  • Zeru garbia, hodeirik gabea adierazten du hitz honek. Osagaiak ortzi (ikus Urtzi) eta garbi dira.

Oskillaso (gizonezkoa)

  • Basoetan bizi den hegazti koloretsua (Garrulus glandarius) eta J. Basterretxea (Gernika, 1911 - Iruñea, 1996) idazlearen ezizena.

Ostadar (gizonezkoa)

  • Ikus Ortzadar.

Otaño (gizonezkoa)

  • P. M. Otaño Barriola (Zizurkil, 1857 - Argentina, 1910) idazlea eta bertsolaria izan zen.

Otilli (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Otilioren baliokidetzat proposatutako izena.

Otsalar (gizonezkoa)

  • Juan San Martín (Eibar, 1922 - Hondarribia, 2005) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena.

Otsando (gizonezkoa)

  • Otso izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Honek eta Otsanda femeninoak aztarna franko utzi dituzte oikonimo eta toponimoetan: Otsandategi (Bizkaiko etxe izen usua), Otxanduri (Errioxako herri izena)...

Otsoa (gizonezkoa)

  • Ohiko euskal izena Erdi Aroan, gaztelaniazko Loperen kidea, jatorria otsoa (Canis lupus) hitzean duena. Gaur egun bizirik dago deituratzat (Otxoa) eta zenbait toponimoren osagaitzat. Zallan (Bizkaia), esate baterako, Otxaran ('Otxoaren harana' etorkiz) auzoa dago. Aldaera eta eratorriak: Otxoa, Otsando, Otsote eta Otxoko.

Otsobi (gizonezkoa)

  • Jules Moulier (Bidarrai, 1888 - Hiriburu, 1958) idazlearen goitizena. Bertsoengatik egin zen ezaguna, baina pastoral bat eta alegiak ere idatzi zituen. Michel Labegueriek bertso hau moldatu zuen haren oroimenez:

    Bi begietan ximixtak, boza dena ihurtzuri,
    azaletik otso beltza, bainan barnez uso zuri
    lehengo profeta bat zinuen iduri...

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper