572 emaitza *:* bilaketarentzat [471 - 480]
Francisco (es), François (fr)
Frantziskoren hipokoristikoa izan da, eta oraindik ere horrela da hein batez, baina aitortu beharra dago maizkara gaztelaniazko Franciscoren euskarazko baliokidetzat hartzen dela. 1574an Espartza Zaraitzuko (Nafarroa) elizaren agirietan Don Pachi izeneko apaiza azaltzen da. Ikus Frantzisko.
Francisco (es), François (fr)
Patxi izenaren aldaera Bizkaiko Uribekostan. Ikus Frantzisko eta Patxi.
Francisco (es), François (fr)
Pablo (es), Paul (fr)
Ikus Paulo.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Felix.
Pedro (es), Pierre (fr)
Ikus Peru. Honen aldaera ezagunena Iparraldean erabiltzen den Peio dugu. Hegoaldean ere zabaldu da azken urteotan, 'yeismo'-aren ondorioz.
Ikus Frederiko.
Pedro (es), Pierre (fr)
Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (Bizkaia) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: 'Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)'. 1596ko Refranes y Sentencias liburuan ere agertzen da. Perutxo hipokoristikoa usaiakoa da Erdi Aroan, eta, esaterako, 1448ko Arrasateren (Gipuzkoa) erreketan azaltzen da, behin baino gehiagotan. Ikus Petri.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.