572 emaitza *:* bilaketarentzat [501 - 510]
Severo (es), Sever (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Severoren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da. Honela deitzen zen Seber Altube (Arrasate 1879 - Gernika, 1963) euskaltzain osoa eta idazlea. Santuaren eguna azaroaren 6an da.
Severino (es), Séverin (fr)
Latineko Severus ('zorrotza', 'gogorra') izenaren gentiliziotik dator, Severinus-etik. V. mendeko San Seberino egungo Austrian bizi izan zen, baina hil ondoren jarraitzaileek Palermora (Italia) eraman zituzten haren erlikiak, barbaroen beldur baitziren. Santuaren eguna urriaren 23an da.
Ikus Seniko.
Erromatarren garaian (I-III. m.) Barbarin (Nafarroa) herriko hiru idazkunetan agertzen den jainko izena: Sempronius Betunus Selatse.
Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke izen hau Semenoren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera. Seme hitz arrunta, bestalde, Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) aurkitzen dugun Sembe- oinarritik atera da. Garai batean hipokoristikoak ziren Semenko eta Semeko Tuteran (Nafarroa) 1158an eta Zibitzen (Nafarroa Beherea) 1359an azaltzen dira, hurrenez hurren.
Jimeno (es)
Ikus Seme.
Ikus Seme.
Erdi Aroko euskal izena. 1244an Tuteran Iurdan bizi zen, Sendoaren semea. XIV. mendean Etxarrenen, Uxuen eta Ollogoienen (Nafarroa) kausitzen dugu. Gipuzkoan Elgeta herriko Sendoa Berendano Arrasateko borrokan agertzen zaigu, 1448an.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.