Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [531 - 540]

Txurdin (gizonezkoa)

  • Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Ikus Urdin.

Txurio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, Oñatiko ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan. Aldaera: Xurio.

Ubeltso (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko Oiartzungo (Gipuzkoa) idazkun batean agertzen den izena. Hilarriko aurpegia, kondairak dioenez, Andrearriaga-ko ermitatik lore sorta lapurtu eta liliak ez itzultzeagatik harri bihurtu zen zaldunarena da.

Ugutz (gizonezkoa)

  • Bautista (es), Baptiste (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bautista izenarentzat proposatzen diren bi baliokideetako bat dugu Ugutz; bestea Batista da. Bitasun hau ulertzeko gogoan izan behar da Aranak bi esanahi bereizi zituela: 'bataiatzea', hots Kristoren Elizan sartzea, eta San Bautistaren izena, euskaraz Batista ematen duena. Ugutz hitza bataio arrunta ordezkatzeko sortutako neolo-gismoa da. Ikus Batista.

Uhaitz (gizonezkoa)

  • 'Ibaia' adiera duen Zuberoako hitza.

Umandi (gizonezkoa)

  • Altzania mendikateko tontorra, Araba eta Gipuzkoaren artean dagoena. Antonio Urrestaratzu (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993) idazlearen goitizena ere bada.

Unai (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Buen Pastoren baliokidetako Unai eta Unai-ona azaltzen dira. Unai izen arrunta da eta 'behiak zaintzen dituena' esan nahi du. Beste asko bezala goitizentzat erabili izan da; esaterako, Artaxoan (Nafarroa) Garcia Unaia agertzen da 1167. urtean.

Untzalu (gizonezkoa)

  • Gonzalo (es), Gonzale (fr)

Ur (gizonezkoa)

  • Euskal Herriko mitologian, Europa osoan bezala, urak ahalmen bereziak ditu. Bai Urteberrikoak eta bai Done Joan egunekoak osasuna ekarriko dutela esaten da. Uxuen (Nafarroa), adibidez, Lezkairu izeneko iturrira joaten da jendea eguzkia atera aitzinetik.

Urdin (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal deizioa, segur aski urdin 'grisantza', 'zurikara' adjektiboan oinarrriturik dagoena. Azkoitian (Gipuzkoa) 1484an ageri da eta Oñatin (Gipuzkoa) 1489an. Urdinso, Urdintxo eta Txurdin, Txurdintxo ere aurkitzen ditugu.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper