Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [541 - 550]

Urdinso (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Ikus Urdin.

Urdintxo (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Ikus Urdin.

Urki (gizonezkoa)

  • Zuhaitz izena (Betula sp.). Antzina saroien erdigunean landatzen zen, bere azal zuriak saroia bertan zela adierazten baitzuen.

Urko (gizonezkoa)

  • Izen honetako mendi bat baino gehiago daude Euskal Herrian. Esate baterako, Eibar-Ermuetan (Gipuzkoa, Bizkaia) eta Berangon (Bizkaia).

Urtats (gizonezkoa)

  • Euskal mitologian urtearen lehenengo eguna da, Urteberri alegia. Egun sakratua da, eta orduan bildutako urak ahalmen bereziak ditu.

Urtsin (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ursinoren baliokidetzat ematen da. Azken hau oinarritzat ursus ('hartza') duen latineko Ursinus-etik atera da. Santuaren eguna azaroaren 9an da.

Urtun (gizonezkoa)

  • Fortun izenaren aldaera. Ikus Orti.

Urtzi (gizonezkoa)

  • Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: 'Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)'. Horretaz gain, Euskal Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutua. Aldaera: Ortzi.

Utxin (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia. A. Campión idazle eta ikertzaileak (Iruñea, 1853 - Donostia, 1937) Utxin de Mendaur goitizena erabili zuen.

Viktoriano (gizonezkoa)

  • Latineko Victor izenaren gentiliziotik atera da. Santuaren eguna maiatzaren 16an da. Aldaera: Bittoren (Deun-ixendegi euzkotarra). Ikus Viktor.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper