Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [551 - 560]

Xalbador (gizonezkoa)

  • Fernando Aire (Urepel, 1920 - 1976) bertsolariaren goitizena. Xalbadorrenea sortetxetik hartu zuen, Euskal Herrian ohi den gisan. Bere ohorez Xabier Lete olerkariak hau idatzi zuen:

    Adiskide bat bazen
    orotan bihotz bera
    poesiaren hegoek
    sentimentuzko bertsoek
    antza aldatzen zutena.

Xenpelar (gizonezkoa)

  • J.F. Petrirena (Errenteria, 1835 - 1869) bertsolariaren ezizena, sortetxearen izenetik heldu zaiona (Senperelarre, 1860an). Gazterik hil bazen ere eragin handia izan zuen, eta berak jarritako bertsoek jendearen gogoan eta ahotan diraute oraindik. Ogibidez fabrika bateko langileburua zen eta aginduak bertsotan ematen zituen, zenbaitetan bederik.

Xuban (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko (I-III m.) teonimoa (Xuban deo), Akitaniako idazkunetan azaltzen dena. Arbas (Frantzia) herriko harlandu batean kausitu zuten, XIX. mendean.

Xurio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Txurioren aldaera eta oraingo Jurío deituraren sorburua. 1489an Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da.

Zain (gizonezkoa)

  • Euskarazko hitz arrunta, 'sustraia, erroa', 'odola dabilen hodia' eta 'zaindaria' esanahiak dituena. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Patrocinioren euskal baliokidetzat eman zen.

Zakari (gizonezkoa)

  • Zacarías (es), Zacharie (fr)

Zalakain (gizonezkoa)

  • P. Barojaren eleberri bateko pertsonaia da, eta Juan Antonio Zuntzunegi (Portugalete, 1901 - Madril, 1982) idazlearen goitizena.

Zaldubi (gizonezkoa)

  • Gratien Adéma (Senpere, 1828 - Baiona, 1907) olerkariaren goitizena. 1901. urtean Federación Literaria Vasca - Fédération Littéraire Basque-ko buru izendatu zuten. Bere kanturik ezagunena euskaldunen biltzarretan abesteko sortu zuen Zazpi Euskalerriek da.

Zeian (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1366an Sancho Çeian azaltzen da Azkoienen (Nafarroa). A. Irigoienen ustez, Bizkaiko Zeanuri herri izenaren eta honen erdal baliokidea den Burgosko Villacián-en oinarrian dugu.

Zekondi (gizonezkoa)

  • Secundino (es), Secondin (fr)

  • Erdi Aroan aldaera bat baino gehiago eduki zituen (Zecondin, Zecodin, Zekudin, Secodin...). Latinez 'bigarrena, jaiotako bigarren haurra' adiera zuen Secundus izenetik Secundinus gentilizioa atera zen, eta honen ondorengo batetik Zekondi eta aldaerak. Santuaren eguna abuztuaren 26an da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper