Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

572 emaitza *:* bilaketarentzat [561 - 570]

Zernin (gizonezkoa)

  • Saturnino (es), Saturnin (fr)

  • Ikus Saturdi.

Zezilio (gizonezkoa)

  • Cecilio (es)

  • Jatorri etruskoa duen Caecilius izen latinotik dator. Tradizioaren arabera Iliberris (Granada) hiriko apezpiku izandako San Zezilio Done Petrik Iberiarpenintsulara bidali zituen zazpi gizon santuetako bat izan zen. Santuaren eguna otsailaren 1ean da. Aldaera: Koikilli (Deun-ixendegi euzkotarra).

Zigor (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1415ean Zigastitarrek Larrabetzun (Bizkaia) Lezamako Zigor hil zuten. 'Makila', 'zigortzeko makila' adiera duen euskal izen arrunta ere bada, jakina.

Zilar (gizonezkoa)

  • Zilar hitz arruntean oinarri duen Erdi Aroko izengoitia. Lesakan (Nafarroa) 1366an Machin Zillar agertzen da.

Zipiro (gizonezkoa)

  • Cipriano (es), Cyprien (fr)

  • Ikus Zipriano.

Ziti (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1046an Leireko kartularioan Fortun Çitiz agertzen da eta 1050ean Valpuestakoan Citi Diez. Arabiar jatorria duen gaztelaniako Cid izenaren euskal ordaina dela dirudi.

Zoil (gizonezkoa)

  • Grezierako Zoilos-etik eta hau zoe 'bizitza', 'bizia'-tik. San Zoil IV. mendean Kordoban martirizatu zuten, gazterik. Izena ezaguna da K. a. IV. mendeko filosofo sofistari esker. Hemendik sortu zatekeen Nafarroako Santsol toponimo nagusia. Santuaren eguna ekainaren 27an da.

Zorion (gizonezkoa)

  • Hitz arrunta, azken urteotan usu ponte izentzat erabilia. Latineko Felixen parekoa da.

Zuhur (gizonezkoa)

  • Prudencio (es), Prudent (fr)

  • Euskarazko izenondo ezaguna da ('gauzak zentzuz eta neurriz pentsatu eta pisatu artean aritzen ez dena'). Badu, hala ere, bigarren esanahi bat ('zikoitza, zekena'). Ikus Prudentzio.

Zunbeltz (gizonezkoa)

  • Nafarroako benta baten izena da. Hemen bereizten dira Urbasa eta Andimendia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper